“Irakurri, gozatu eta oparitu” kanpainaren bigarren saria Lizarrako liburutegian

Eneko saritua

Apirilean, Nazioarteko Liburuaren Egunarekin batera hasi eta bi hilabetez martxan egon den “Irakurri, gozatu eta oparitu” egitasmoa aurtengoz amaitu da. Iraun bitartean, Liburutegitik liburuak hartu eta euskaraz irakurtzeagatik, liburu berriak erosteko %25 edo 50%ko deskontua izan dute irakurleek. Gainera, ekimenean parte hartu dutenen artean hilero 50€ko txekea zozketatu da. Ekainekoan, 7 urteko Eneko arbeiztarra izan da sariduna eta aste honetan jaso du opari-txekea Lizarrako Liburutegian anaia eta gurasoek lagunduta.

Kanpainan parte hartu duten Clarin, Ino edo Irrintzi liburu dendetan erabili ahalko du eta udan ere irakurriz gozatzen jarraitu. Garean elkarteak antolatzen duen kanpaina honen baitan bestelako jarduerak ere izan dira, hala nola Julian Iantziren hitzaldia, Ion Arretxek egin zuen “11 liburu 11 bidai” liburu-diaporamaren aurkezpena edo Liburutegian hamalau hizkuntzetan egin zen Irakurraldi eleanitza.

Irakurketa eleanitza (1:38)

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena