
(CD-a herri eta eskualde askotan topatu ahalko duzue: musika talde parte hartzaileek badute, Izarbeibarren Tortotxiki, Lizarraldean Mintzakide eta bestela ere Lizarrako Katxetas eta Berri tabernetan 5€tan dituzue. Oharra: udan zehar Diario de Noticiasen 2€tan aterako da, orain 5€tan saltzen ari da gastuak estaltzeko)
Euskaraz bizi eta ikasi herri ekimenak urtea egin berri du, abenduan Tafallan manifestazioa egin zen euskaraz ikasteko eskubidearen alde eta Aste Zainduan Bertsokleta. Oraingo honetan bada, eta musikaren gaia alde batera utzi gabe, 20 abestiko CD-a argitara atera berri du. Talde honen helburua dugu Nafarroa osoan euskaraz ikasteko eskubidea izatea, nafar guztion eskubidea baita. Horrela, musika CDa laguntzen duen liburuxkan Nafarroako erdialde eta hegoaldean arrunt diren hiru egoera aurkezten dizkigute hauen protagonistek:
Seme-alabek euskaraz ikastea nahi izateagatik Larragako familia baten erabateko deserriratzea eta familia beraren elkar urruntze derrigortua.
Iturriagako 6 haurren odisea, 3 eta 11 urte bitartekoak, egunez egun, urtez urte, Lizarran euskaraz ikasi ahal izateko
Tuterako ikastolako ikastalde bat, Ikastolan zailtasun gutxi ez eta DBH amaitzean zer etorkizun?
Haiengatik, eta haien egoeran dauden beste ehunka familiengatik, Nafarroako 20 musika taldek haien abestiak eskaini dizkiete. Haietako asko delako eremu ez-euskalduneko taldeak dira. Musika taldeak:
Leihotikan, Kannibo, non nahi, Timbakada, Ezen Balea, Jaleo, Jonny Walltrash, Sagundiles, Zaunk, Berrotza araneko abesbatza, Xoriñoak kaloian, Agresión Permanente, Los goma, Hipotekaos, Shoot&Erre, Leonor Maritxalar, Marianitoz Blai, Bolbora, Trikidantz, eta Maria Morentin
Eta hauekin kolaborazioak egiten:
Iker Piedrafita (Dikers), Aitor Gorosabel (Su ta Gar), Enrique Villarreal “El Drogas”, Kutxi Romero (Marea), Xabi Solano (Esne Beltza), Endika Iriso (Zartako K), Aitor Arteaga (Patagonia), Brigi Duque (Koma), Haritz Lete (Cobra), Josetxu (Piperrak), Zaloa (Kokein), Iñaki Basarte (Flitter), Joxemi (Ska P), Aitor Ibarretxe (Lehendakaris Muertos), Gorka Armendariz (Leihotikan), Arkaitz Miranda (Sakeo), Iker Lorea eta Unai Iturriagaren jota.
Azkenik, hemen duzue diskoa laguntzen duen liburuxkaren orrialdeak. Merezi du haietako bakoitza lasai begiratzea:






