“IRAKURRI, GOZATU, BERTAN EROSI ETA OPARITU” IGBO programa

Aurten, hamazazpigarrenez, hemen da berriz IRAKURRI, GOZATU, BERTAN EROSI ETA OPARITU (IGBO) irakurketa kanpaina. GAREANek antolatzen du, Lizarrako Liburutegiaren, liburu-denden (Clarín, Dragon Comics, Ekolore eta Ino) eta Udalaren laguntza eta babesarekin.

Kanpaina honek xede asko ditu, baina garrantzitsuenak hauexek dira: euskarazko irakurketa bultzatzea eta herriko merkataritza sustatzea.

Baina, nola funtzionatzen du IGBO kanpainak? Pauso erraz batzuk jarraitu behar dira soilik: lehendabizi, gustokoa duzun euskarazko liburu bat hartu Lizarrako liburutegitik. Liburua itzultzean irakurle fitxa bete beharko duzu eta hori egindakoan, “erosketa-txartela” jasoko duzu. “Erosketa-txartel” hori baliatuz, herriko CLARIN, DRAGON COMICS, EKOLORE edo INO liburu-dendetan %25eko deskontua izanen duzu euskarazko edozein liburu erostean.

Gainera, apiril eta maiatzaren bukaeran, 30 euroko “erosketa-txekea” zozketatuko ditugu hilabete horretan irakurle-fitxa bete dutenen artean, denda horietako batean liburuak erosteko.

Ekimenak martxoaren 15ean hasi eta maiatzaren 31ra arte irauten du. Oroitarazi nahi dugu “erosketa-txartelak” eta “erosketa-txekeak” ekainaren 30a arte erabili ahal izango direla liburu-dendetan.

Animatu parte hartzera, aukera ezin hobea da eta!

Eta familiek, nola sustatu dezakete haurren irakurzaletasuna? Intza Alkain Galtzagorri elkarteko kideari galdetuz gero, honakoa erantzun ohi du: “Irakurzaletasuna haurrak liburura hurbiltzea da, beraiek nahi dutelako, eta gogoz, alegia, haurrek liburuak beraien kabuz irekitzea eta irakurtzen disfrutatzea. Eta ez hori bakarrik, hori ohitura bihurtzea ere”. Hemen lagungarri izan daitezkeen sei gako.

IGBO kanpainaren zenbait ekitaldi osagarriak:

    • Apirilaren 8an literatura solasaldia Juan Luis Larrazarekin
    • Apirilaren 24an ipuin kontaketa musikatua Amelirekin
    • Apirilaren 29an literatura solasaldia B1 mailako liburu batekin: Historia ala istorioa?

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena