Ostiralero, Santio-jolas

Santiago plazan zerbait gertatzen da ostiraleko, 18:00ak aldera kalejira alai batek betetzen ditu arkupeak, terrazak, iturriaren inguruak. Haurren oihuak, lasterraldiak, gurasoen kalaka ozena. Sozializazio ekimen indartsu bat, sare sozialen, telefonoaren eta ditsosozko like horien menpe ez dagoen gizarteratzea.

Haur horien gehienak D eredutik datoz, Lizarra Ikastolatik eta Remontival ikastetxetik. Gainera, jakin badakigu geurea bezalako ingurune batean, non gaztelania hegemonikoa den, euskara gehien hitz egiten diren lekuak ikasgelak direla, eta baita zenbait etxe, gero eta guraso euskaldun gehiago direlako gurean. Baina plazan, karrikan, espazio publiko eta libreetan, lagunartean, ez da nahi beste entzuten. Ikerketek eta begi-belarri hutsez nabaritu daiteke.

Hori dela eta, Gareanek bi ikastetxeei, Santiago plazara joaten diren gurasoei eta batez ere bertara jolastera hurbiltzen diren haur-gaztetxoei euskaraz jolastera animatu nahi die. Hala, honakoa da proposamena:

  • Eguna: ostiralero.
  • Egutegia: ostiral guztiak martxoaren 28tik aurrera eta ekaina bitarte, salbu eta apirilaren 18a (jaieguna) eta maiatzaren 2a (zubia eta Lizarrako Eguna).
  • Ordutegia: 17:50etik 19:00ak arte.
  • Adin-tartea: adina librea da, ongi pasatzeko gogoa baino ez. Baina, 5-10 urteko haurrentzat egokiak diren jolasak egingo dira.
  • Dindaiako begiraleek 17:50ean hasiko dute Santio-jolasak, eta gutxi gorabehera 19:00etan amaituko dira.

 

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena