Joan den larunbatean Ahobizi eta Belarriprest izena emateko epea eta bidea zabaldu zen. Horretaz gain, asteazkenean Euskaraldia sutatzeko bilera egin zen eta bi hilabeterako talde motorea sortu zen. Lanerako eta erabakiak hartzeko bi hitzordu jarri ziren:
- Apirilaren 9an, asteazkena 19:00etan Gure Hizkuntzan.
- Apirilaren 30ean, asteazkena, 19:00etan Gure Hizkuntzan
Bestalde, bilera horretan zenbait gauza adostu ziren:
- Egitura aldetik: herri gisa izena ematea Euskaraldian eta txapa-banaketa puntua zein izango den. Halaber, eskualdeari garrantzia ematea, eta bai ekintzetan bai sustapenean elkar elikatzea.
- Maiatzeko EKINTZAK: 15ean gazta-ardo dastaketa Lizarran. 16an haurrentzako zeozer Aiegin. 17n Oteitzan zeozer. 18an mendi-martxa Deierrin. 24an eguneko egitaraua. Lizarran, data finkorik gabe: 16an triki poteo-magia?, helduentzako dantza tailerra koreografiarekin, astean zehar mintzakide taldeak elkartuz?
- Sustapena: Asteburuak nahiko beteak daude, eta gainera Lizarran festa txikiak direnez, festetan pankartak, … eta proposatzea txosnei keinu bat egiterik ba ote duten.
- Entitateen lanketari buruz ez da ezer zehaztu. Baina hurrengo bileran zehazteko geratu da.