Irakurketa eleanitza Lizarran: 14 ahots, 11 hizkuntza, 1:38min.

Ederra benetan Lizarrako liburutegian asteazkenean egindako Irakurketa Eleanitza. Bertan berrogei bat lagunek hainbat hizkuntzen soinuez gozatu ahal izan dugu. Gainera, denak bertako bizilagunak izatea eta ia denek ama hizkuntza izatea, are eta bereziago egin zuen: wolofera, ingelesa, txinera, euskara, katalana, arabiera, galiziera, gaztelania, errumaniera, frantsesa…

Bi minutuz haien kuttunak ziren testuak helarazi dizkigute eta, tartean, momentu hunkigarriak ere bizi izan genituen. Besteren artean woloferaz aritu zitzaigun neskatxak aipatu zuena: “kanta hau ekarri dut berezitasun bat duelako, bertan ez da gizonik aipatzen, gure kanta guztiek dute gizon bat protagonista, baina hau bakarra dugu horrela ez dela“. Txalo zaparrada jaso zuen.

Galizieraz kontatu ziguten ipuina ere ederra, haur txiki-txikia izanagatik oraindik hitz egiten ez zuen haurraren zalantzak azaltzen zituen. Galiziera eta gaztelania entzuten zien guraso eta senideei eta ez zekien nola hitz egin. Hartara, hitz egiten hasteko momentua atzeratzea erabaki zuen, gurasoek argitu arte zer nahi zuten.

Youtube irudia

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena