
Datorren maiatzaren 31an euskararen eguna izanen dugu Lezaunen. Eskualdeko Irriherri elkarteak antolaturik ohi bezala egitarau zabala eskainiko digute, berau ondoko lerrootan topa dezakegu. Bazkariko txartelak maiatzaren 28 bitarte eskuratu ahalko dira, datorren ostegunera arte Lizarrako, Abartzuzako, Oteitzako eta Villatuertako Rural Kutxetan izanen dituzue.
Lezaungo euskararen eguneko egitaraua (2014/05/31):
|
12:00 inaugurazioa, Lezaungo haurrek aurkeztuta; 12:00-14:00 haurrentzako jolasak, Saharako Haima, artisauak…; 12:00 Pintxo-pote; 12:15 Añorbeko haur dantza-taldea; 12:45 Berriozarko fanfarre eta zanpantzarrak; 14:30 Herri bazkaria 16:00 Puzgarriak eta maskara tailerra; |



