Datorren larunbatean, planik ez duena, eta euskaraz ez dakiena norekin edo zer egin… aitzakia gutxi oraingoan! 12:00etan Gurutzifikatik abiatuta paseotxo gidatua Garesko historian zehar Oihan Mendorekin (doakoa baina erreserba egin behar 948340007 telefonoan). 17:30ean berriz, “Aitatxi-amatxien kutxa“ haurrentzako ipuin saioa Ines Bengoarekin eta Lizarrako Karlismoaren museoan. Doako ipuin saioa baina tokia mugatua da, 40 haur inguru, jendea iritsi ahala emango saio sarbidea. 5 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendua.
20:00etan aldiz Lizarran Kantuz izanen dugu, Baxe Nafarroa kaletik abiatuta. Azkenik, ezin ahaztu egun osoko egitarau oparoa dugula Lezaunen, bertan euskararen eguna baitute. Euskarazko jarduera anitz beraz, aitzakiarik ez!
eperdi batekin ez dago bi torrote botatzerik aldiberean… Date: Thu, 29 May 2014 15:41:58 +0000 To: maberrostegieta@hotmail.com
Zaila bai, egia, baina saiatu beharko ezta? 🙂