Astea ongi hasi eta hobeki amaitu! Kontzertua, bertsoak, jolasak, dantza…

Astea ongi hasiko da eta hobeki amaitu: asteazkenean Olatz Salvadorren kontzertu aparta izanen dugu Lizarran, aukera aparta! Bestalde, larunbatean bat, bi eta hiru jarduera aukeran. Familientzat jolas tailerra Jaitzen 12:00etan, aurreko larunbatean egitekoa zen baina atzeratu behar izan da, eta Ibiriku Deierrin 19:00etan Euskal Dantzak Masterclass-a Olatz Larunberekin.

Eta, aste honetako ezustekoa, larunbatean bertso saioa izanen dugu Los Llanos kulturaguneko lorategian 19:00etan. Lizarrako udalak eta bertso eskolak elkarlanean Nerea Elustondo eta Julio Soto bertsolariak ekarriko dituzte. Sarrerak bi euroan online eskuragarri.

Olatz Salvador, Zintzilik:

Lizarrako Udalaren eskutik Olatz Salvadorren kontzertua. Asteazkena 26, 21:00etan Los Llanos kulturaguneko lorategian. Sarrerak bi euroan hemen.

Larunbatean 12:00etan Jaitzen jolas saioa. Izen ematea asteazkenera arte.

Larunbatean Ibiriku Deierrin 19:00etan Euskal Dantzen Masterclass saioa, Olatz Larunberekin

Larunbatean 19:00etan bertso saioa Nerea Elustondo eta Julio Sotorekin. Gai-jartzaile: Ander Aranburu. Sarrerak bi euroan hemen.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena