Asteburuan familia-estreinaldi berria zinemetan: Elfkinak

Datorren asteburuan Elfkinak filma estreinatuko da Lizarrako Los Llanos Kulturagunean. Saio bana izanen dira larunbat eta igandean, biak 17:00etan. Animazio filme honen iraupena 78 minutukoa izaen da eta sarrerak eskuratzeko, ohi bezala txarteldegian, Totem elektronikoetan edo online.

Sinopsia: 200 urte baino gehiago daramatzate elfkinek lur azpian bizitzen, lurrazaleko mundutik ezkutatuta, eta gizakiekin inolako harremanik izan gabe. Halako batean, Elfie-k, Kipp-ek eta Buck-ek lurrazalera igotzea erabaki dute. Abentura askoren ondoren, Elfie txikia Teo gozogilearen lagun egingo da. Gizon erretxin samarra da Teo, baina berak gogoraraziko die elfkinei zein den beren bizitzako helburu nagusia: besteei laguntzea!

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena