Iñaki Rifaterra litografoari elkarrizketa tTok aretoan

Jatorrizko artikulua eta erakusketa: tTok sorkuntza + arte lekua, Uztaritze.

Iñaki Rifaterra-k litografia originalen bilduma bat aurkezten digu. 2012 eta 2022 urteen artean Arteleku-n eta Atelier Estella Lizarra-n estanpatutako obrak dira, hots, azken hamar urteetako lagin bat. Inprimatutako aztarnak, edo bide baten urratsak antzematen dira obretan, hain zuzen.

Lizarrako artistak litografiaren teknikaren bidez, bai eta beste tresna batzuen laguntzaz ere, aztarna eta mugimenduaren arteko loturak ikertzen ditu, beraien ertzetara gu gerturatzeko asmoz.

Bide horretan MARAKANBE proiektua martxan jarri zuen eta erakusketa honetan aurkezten digun DENBORAREN ETXEA, proiektu horren adar grafiko bat da.

Prozesu litografikoak lengoai grafikoa zeharkatzen du —bere osagai guztiekin: marrazkia, tintak, tresneria, presioa edota papera— irudiaren ediziora iristeko; errepikapenaren bidez.

Iñaki Rifaterrak litografia teknikaz eta tToken jarri duen erakusketaz, Denboraren etxeaz ari da Gure Irratiako Panpi Merkapideren mikroan.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena