(txangorako mapa legendekin: aparkatzeko tokia (Iguzkitza eta jauregiaren artean), leize zuloa eta errepide nagusiak zehaztuta
Datorren asteazkenean, apirilak 9 dituenean, eskualdeko Mintzakideekin Iguzkitzako leize zulo eta jauregira bisita eginen dugu. Txangoa familiei begirakoa izanen da eta irekia da euskaraz komunikatzeko gaitasuna duten guztiendako. Gure herriko historiez gozatzearekin batera (Nafarroako konkistako heroi erromantikoak, karlistaden pasarte ilunak …), paisaia ikusgarriak eta konpainia ezin hobean igaroko dugu arratsaldea. Animatu Mintzakideekin bisita egitera!
Hitzordua: apirilak 9, asteazkena, Iguzkitzan kotxeekin 16:30ean
Plana: (1)Denak elkartu eta leize zuloa bisitatzera joan (familiak txandaka hurbilduko dira arriskutsua baita) (2)Iguzkitzara itzuli eta jauregi aldera hurbildu, inguruan buelta bat eman eta gazteluaren gaineko historia kontatu (3)Norberak eramaten duenarekin askaritxo bat egin haurrekin jolastuz
Amaiera ordua: 18:30/19:00ak aldera (norbaitek pixka bat beranduago etorrita edo lehenago joanda ez dago arazorik)
Izena emateko edo zalantzak argitzeko: lizarbeibarmintza[a bildua] gmail [puntu] com edo 672 050 155
Leizezuloaren inguruak eta Iguzkitzako jauregia atzean


Iguzkitzako jauregia eta planaren mapa


leize zuloa barne aldetik, sasua.net webgunetik hartutako argazkian.




