Mugituko kideak, “Lizarraldean dugun paisai kulturalaren aberastasuna barnetik helarazteko” asmoarekin datoz. Horretarako, lehen egitasmo gisa, gaztetxoei begirako bi udaleku antolatu dituzte. Hauekin “esperientzia baikor, aberasgarriak, betirako memorian goxoki gordetzen” diren horietakoak sortu nahi dituzte. Mugituk bere jakintza, esperientzia eta baliabideak gazteen esku jarriz, “elkarbizitza emankorra du jomugan” taldeak eta horretarako lau ardatzen inguruan antolatuko ditu udalekuak: NATURA, TALDE KIROLAK, EUSKARA eta BIZIKIDETZA.
Honen berri zabalago izateko jarraitu ondoko estekak: Urbasa martxan udalekua (DBH 3 eta 4 mailetako gazteei zuzendua), Mugitu Udalekua (10-14 urte bitarteko gazteei zuzendua) eta udalekuetan izena emateko. Kooperatibak talde arteko elkarlana sustatzen du eta, kasu honetan, Lizarrako Garean euskara elkartearekin, bederen, gauzatu da kolaborazioa. Bejondeiola Denondako-ri eta urte askotarako!




