Azken urteotan Artaxoan, Mendigorrian, Larragan eta Villatuertan ospatu den jaia aurten Zangozerrira jo du. Oibarren ospatuko da aurten Nafarroa osoan euskaraz ikasteko eskubidearen aldeko mugaldeko jaia.
Ohi bezala, jaia zein herritan ospatuko ezaugarri anitzek baldintzatzen dute baina orain arte ospatu(ko) diren herrietan badira ezaugarri komunak: herri horietan ez dago eskoletan euskaraz ikasteko eskubiderik. Bertako herritarrek zailtasun anitzi egin behar diote aurre haien haurrek euskaraz ikasteko. Horrela, eskualdeko eskola publikoetara (Gares edo Lizarra) eta Ikastoletara (Lizarra, Zangoza) desplazatu behar dute egunero. Egoera hau salatzeko, soluzio ematea aldarrikatzeko eta hori dena jai-giroan egiteko hitzordua dugu datorren igandean, apirilak 13, Oibarren.







