Badugu bigarren opari-txekearen jabea, euskaltegiko ikasle den Luis lizarratarra. Liburu bat baino gehiagorekin parte hartu du, baina “Maltako belatza”-ri egokitu zaio saria (Dashiell Hammett, Xabier Olarra itzultzaile). Nobela beltza gustuko du eta D ereduan bi seme-alaba ditu.
“Maltako belatza”-ren istorioa San Frantziskon gertatzen da. Gaizkile batzuk Maltako Belatza izeneko estatua txiki baten bila doaz. Estatua Maltako Ordenaren zaldunek Karlos V.a enperadoreari oparitzeko egin omen zioten 1530ean. Protagonista Sam Spade detektibea da.
2022ko IRAKURRI, GOZATU, BERTAN EROSI ETA OPARITU ekimena bere azken txanpan sartu da. Hilabateko epea dute parte hartu dutenek Lizarrako liburu-dendetan (CLARIN, INO, IRRINTZI, DRAGÓN CÓMICS eta EKOLORE) liburuak %25eko deskontuarekin erosteko.