«Eraulgo artea»: audio-ipuina eta ilustrazioa

Eraulgo artera hurbildu, ikuspegiekin patxadaz gozatu, itzal atsegin bat bilatu, audio-ipuinaren loturan sakatu, kaskoak jantzi eta itxi begiak. Utziozu haizeari larruazala laztantzen eta Inesen ahotsari gogoan sartzen.

Amaitutakoan, ireki begiak, Eraulgo artea aurrean duzu eta horrek errealismoaren konsistentzia emanen dio ipuinaren magiari. Seme-alabekin hitz egin, interesa adierazi, gustatu zaio? Orain erreparatu ilustrazioari, ederra ezta? Hara! Ipuinean hainbat animalia entzun edo aipatu dira, gai ote zarete ilustrazioan guztiak topatzeko? (6)

Basajaun triste zegoela ikusirik, Patxok osabari entzundako abestia kantatu zion. Semea edo alaba triste badago, elkarrekin abestu dugu?

Ipuinaren hasiera: Aspaldi-aspaldian, urtxintxak Nafarroa mutur batetik bertzera lurra ukitu gabe gurutzatzen zuelarik, Eraul basoz inguraturik zen. Eta oihan haietan animalia anitz zegoen: untxiak, saguak, hontzak, erbiak, azeriak, otsoak… Herrikoek, hala ere, erraten zuten Basajauna ere bazela. Egia da ordura arte inork ez zuela ikusia; baina ilargi beteko gauetan —otsoak uluka hastean—, bertzelako orroak aditzen ziren, eta, guzien erranetan, Basajaunarenak bide ziren. Horregatik, ez zen inor basora bakarrik sartzen, are guttiago gauez.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena