Igandean Gabonetako zinema euskaraz: Tigre Galdua

Urtarrilaren 4an, igandearekin, 17:00etan Gabonetako animazio zinema euskaraz Los Llanos Kulturagunean: Tigre galdua.

Sarrerak: online eta txarteldegian 2 euroan. Adi! aldi berean film bera emanen baita euskaraz zein gaztelaniaz, areto ezberdinetan, aukeratu euskara!

Sinopsia: Kanguru borrokalari ibiltarien familia zalapartatsu batek adoptatu zuen Teo, eta bizimodu bikaina du. Hala ere, lurralde ezezagun baten irudipenak izan ondoren, berehala abentura epiko batean murgildu behar duela konturatu da, bere herentziarekin berriro konektatzeko eta jaioterria suntsipenaren atzaparretatik salbatzeko.

Aurreko artikuluaLarunbatean Gabonetako zinema: Super Charlie
Hurrengo artikuluaAstelehena: Itsasmaite antzezlana