Astelehena: Itsasmaite antzezlana

Abenduaren 29an, astelehenarekin, Itsasmaite, itsasoak maitatu antzezlana Los Llanos Kulturagunean 18:00etan.

Sarrerak online eta txarteldegian 6 euroan. Iraupena 55 minutu. Antzezlanaren bideo laburra ikusi nahi baduzu, jo obraren webgunera.

Sinopsia: Neguko ekaitz-gau batean, Pepa “The bottle” pirata zaharrarekin topo egin genuen, eta bost kontinenteetan barrena egindako ibilaldi luzeak gogoratu genituen. Bere bizitza-liburuarekin batera, “El Ulises” itsasontzian bizitako iragan bateko abenturak eta zorigaitzak biziaraziko dizkigu.

Peparekin gogoratuko ditugu nola iritsi zen Japoniara, nola defendatu zituen animaliak Lagosen, nola bidaiatu zuen Yemayák kulunkatutako olatuen gainean, nola dantzatu zuen Ozeanian edo nola, zahar eta oso zahar, itzuli zen bera jaiotzen ikusi zuten labar eskoziarretara.

Aurreko artikuluaIgandean Gabonetako zinema euskaraz: Tigre Galdua
Hurrengo artikuluaZerua lapurtu dute: Pailazoak Lizarran eta izarren behaketa