Urtarrilaren 3an, larunbatarekin, Gabonetako animazio zinema euskaraz 17:00etan Los Llanos Kulturagunean: Super Charlie.
Sarrerak: online eta txarteldegian 2 euroan. Adi! aldi berean film bera emanen baita euskaraz zein gaztelaniaz, areto ezberdinetan, aukeratu euskara!
Sinopsia: Willek hamar urte ditu, eta beti amestu du superheroi bihurtzea eta aita poliziarekin batera kriminalak akabatzea. Hala ere, bere ametsa zapuztu egingo da bere anaia txikia, Charlie, jaiotzean. Haurrak arreta guztia bereganatzeaz gain, Charliek superbotereak dituela ere jakingo du Willek…




