Datorren igandean, azaroak 24, Karlismoaren Museoak bisita gidatua antolatu du 12:30ean. Bisita aldi baterako erakusketa berrian izanen da: Sebastian Tabernaren gerraren aurpegiak.
Erakusketak ardatz du Sebastián Taberna Arregiren (Iruña, 1907-1986) argazki-ekoizpena, eta lehen aldiz erakusten du Nafarroan tokiko argazkigintzan nabarmendu zen egile honen lana. Beste pertsona ospetsu batzuekin harremana izan zuen, hala nola Nicolás Ardanazekin eta Pedro Maria Irurzunekin, eta haren lanak, gaiaz haratago, alderdi tekniko eta estetikoak jorratu zituen, garai hartako egile entzutetsuen postulatuei jarraikiz. Besteak beste, Paul Wolff argazkilaria maisu izan zen Leica argazki-kamera bat zuten milaka zalerentzat, baita Tabernarentzat berarentzat ere. Informazio gehiago hemen.
Bisita doakoa da, baina gehienez 25 lagun hartuko direnez, nahi izatera egin erreserba honako telefonora deituta: 948 55 21 11