Datorren larunbatean Elkartasun jaialdia eginen da Lizarran. Raimundo El Canastero, Unidad Alavesa, La Mala Pekora, Sedientos de Cumbia eta Leizeak taldeek joko dute 16:00etatik aurrera Lizarra Ikastolako jolastokian. Iluntzearekin batera, gainera, festak herrian barrena jarraituko du Berrin, Katxetasen eta Bota Peñan. Kontzertuetarako sarrerak 12 euroan aldez aurretik hartuz gero, eta bestela 15 egunean bertan. Sarrerak Berri, Katxetas eta Ametsa tabernetan har daitezke. Gainera, Lizarra eta ingurukoei eskatu zaie bertan ersoteko, baina bada online aukera: entradium.com/events/elkartasun-jaialdia
Bestalde, eguerdian bazkaria ere eginen da Ikastolan bertan, eta horretarako txartelak Lizarra Ikastolan bertan har daitezke, idazkaritzan.
Azkenik, musika gazte eta helduei begira izan arren, familiek badute plana eguerdian. Hain zuzen ere, 12:00etan Kiki eta Koko pailazoek antzeztuko baitute jolastokian bertan