Larunbata: Kantuz Txiki Lizarran

Datorren larunbatean, ekainak 26, eguerdiko 12:00etan Los Llanosen (Ikastolaren eta musika eskolaren arteko pasabide-lorategian) Kantuz Txikiren ekaineko saioa. Adin gomendauta 3 eta 8 urte artean.
Garean euskaldunon elkarteak Kantuz Txiki egitasmoaren formatua berritu du. Haurrak protagonistak izanen dira Kantuz saio honetan, musika, kantua, dantza, irriak eta txokolate goxoa! Den-dena ordubetean eta musika eskolako patioan. Covid-19ren aurkako neurriak direla-eta, haurrek heldu batek lagunduta etorri behar dute eta familia bakoitzak bere aulki-multzoa izanen du, kantu eta dantza proposamenek elkarren arteko distantziak errespetatuko dituzte. Deskargatu hemen kantutegia PDF-n.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena