Hizkuntza eskolak eskaintza berria Lizarran: mintza-moduloak eta hasiera maila

Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialak, IHEO-k, ordezkaritza bat du Lizarran eta, une honetan, euskarazko C1 maila eskaintzen du BHI Lizarraldean. Hainbat hedabidek adieraz dutenez, “La escuela de idiomas de Estella-Lizarra contará desde febrero con dos nuevos cursos de euskera“, euskara ikasteko eskaintza zabaldu asmotan dabiltza.

B1-B2.1 eta B2.2-C1 mailetako mintza-saio modulo bana:

  • Matrikula: otsailaren 1etik 5era, 848 430 040 telefonoan edo online EOIPren webgunean. Lekurik geratuko balitz, martxoaren 31ra arte izena eman daiteke.
  • Ikastaroa: otsailaren 6an eta 8an hasiko dira eta maiatzaren erdialdean amaituko dira.
  • Mintza-saioak: astean saio bakarra, bi ordu eta laurden, arratsaldez. Horietan ahozkotasuna landuko da.
  • Prezioa: 37,30 euro gehi, ikasle berria bazara,tasak.

Ikasturte berriarekin, ohiko maila altuko ikastaldeekin batera Hasiera Maila (A1) ikastaroa eskaini nahi du.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena