Asteburuan zinema: Patrick. Heroi txikiak. Balentria handiak

Datorren asteburuan zinema euskaraz Los Llanos Kulturagunean. Adi, izan ere Udal berriak ohitura bilakatu duenez aldi berean estreinatuko baita gaztelaniaz eta euskaraz areto ezberdinetan. Saioak: larunbatean eta igandean 17:30ean. Sarrerak online edo txarteldegian.

Sinopsia: Patrick izeneko hegal bakarreko tximeleta ausart eta maitagarri bat atoi batean ezkutatzen da bere bizitzako bidaia egiteko. Bere lagunik onenarekin, Marty izeneko beldarrarekin, eta Jenniferrekin, altuerari beldur dion tximeletarekin, ustekabeko heroi bihurtuko da. Baina, horretarako, bere beldur handienari aurre egin eta bere berezitasuna onartu beharko du zoritxarraren gainetik garaile ateratzeko, klima-ereduen aldaketen, gizakien eta mendeku bila dabiltzan hiru txori gaiztoen aurka borrokatzen den bitartean.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena