Hizkuntza Eskolak A1 eta A2 mailetan EUSKARA eskaintzen du: irailaren 17ra arte

IHEO-k (Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialak) euskara eskaintzen du Lizarran. Aurten, Hasiera Maila (A1) eta horren jarraipena (A2) eskainiko ditu.

Dagoeneko eskuragarri dago 2025-2026 ikasturterako onarpen prozesuari buruzko informazio guztia. Baldintzak eta onarpen-prozedura LOTURA honetan kontsulta ditzakezu. Irakaslea Mkel Otxotorena Zabaleta da eta eskolak astearte eta ostegunetan emango dira. Bi ikasmaila aukeran:

  • A1 maila 16:30 – 18:45
  • A2 maila 18:45 – 21:00

Lizarrako taldeetan matrikulatzeari buruz, lotura honetan informazio gehiago. Adi! aurrematrikula, irailaren 17ra arte.

Hizkuntza Eskolak honako informazioa eraman du Lizarrako postontzietara:

Dudarik gabe, baduzu Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialaren berri. Halere, baliteke ez jakitea urte batzuk direla IHEOk Lizarran ere baduela unitate bat eta han ingelesa eta euskara ikasten ahal direla. 2025-26 ikasturte honetan, ingelesean, gure eskaintza A1-eko mailatik (hau da, zerotik hasteko mailatik) B2.2ra joanen da. Euskarari dagokionez, bi talde ditugu: A1 (aldez aitzinetik deus jakin gabe euskara ikasten hasi nahi dutenendako) eta A2 (iaz A1-en ibili zirenei jarraipena emateko). Euskara Departamentuak B1 eskaini nahiko luke 2026-27an, ea posible den.

IHEOk irakaskuntza publikoa, kalitatezkoa eta hurbila ez ezik, prezio ezin interesgarriagoak ere eskaintzen ditu. Noizbait gure Eskolan ikasi dutenendako (berdin da zein hizkuntzatan, eta berdin da Lizarran edo Iruñean izan den), matrikula 105,64 eurokoa da; IHEOn lehen aldiz izena ematera etortzen direnendako, berriz, 135,88 eurokoa. Matrikulan, klasera etortzeko eskubidea sartzen da, bai eta maiatz-ekaineko azterketa eta, beharrezkoa balitz, iraileko azterketa egiteko eskubidea ere.

Eskolak arratsaldeko ordutegian ematen dira, Lizarraldea BHIn.

Labur erranda: kalitatezko irakaskuntza publikoa, prezio ezin hobeekin eta etxetik hurbil-hurbil. Ezin da gehiago eskatu.

Eman izena: aurreinskripzioa egiteko epea irailaren 17an bukatuko da.

EGUN OFF
HORIXE BAIETZ!

Aurreko artikuluaIrailean, animatu Lizarrako bertso eskolara!
Hurrengo artikuluaLizarraldeko AEK-n “euskara eroso”: matrikula