Irailean, animatu Lizarrako bertso eskolara!

Irailaren 8tik 26ra bitartean eman izena Nafarroako bertso eskoletan, 2025-2026 ikasturterako. Haur zein helduentzako 44 talde eskainiko ditu Nafarroako Bertsozale Elkarteak, herrialdeko hainbat herri eta bailaratan, besteak beste Lizarrako eskola. Urriaren lehenengo astean abiatuko dira eskolak.

Lizarrako helduen bertso eskola astearteetan biltzen da, 19:00-20:30, Los Llanos Kulturgunean. Irakaslea, urtero bezala, Aitor Irazustabarrena dugu. Izen ematea telematikoki egin beharko da, lotura honetan dagoen formularioarekin. Gutxienez, 4 lagunek eman beharko dute izena talde bat osatzeko.

Ikasturteko matrikularen kobraketa bi kuotetan egingo da, urrian eta otsailean, helbideraketa bitartez. 2025/2026 ikasturteko matrikula prezioa, ikasturte osoa, 140 euro dira (helduen kasuan).

Aurreko artikuluaLarunbatean bisita gidatua Karlismoaren Museoan
Hurrengo artikuluaHizkuntza Eskolak A1 eta A2 mailetan EUSKARA eskaintzen du: irailaren 17ra arte