Korrika Batzorde deialdi berriak: Gares, Antzin eta Lizarra

Korrika Batzordeak

Joan den astean Korrika Batzordeak ospatu ziren, behinik behin, Lizarran, Garesen eta Ameskoan; berauetan, Korrika Kulturala prestatzearekin batera, datozen asteotarako Korrika Batzorde berriak deitu ziren. Garesen kasu, bihar bertan, osteguna Errobi euskaltegian 18:30ean izanen da (aurreko batzordearen laburpena ikusteko, jo Garesko Auzalanen webgunera). Antzinen berriz, igande honetan, urtarrilak 27, izanen da: Antzingo Udaletxean, 18:00etan. Amaitzeko, Lizarran otsailaren 1ean izanen da hurrengoa, ostiralarekin, Beinat Etxepare euskaltegian 18:00etan ere.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena