
Ines Bengoaren eskutik, gaur asteazkena, 17:30ean Garesko liburutegian Karabi Karaba ipuin sorta. Inesek bere webgunean aipatu bezala “ipuin dibertigarri eta barregarriak dira Karabi Karaba ipuin kontaketa saioa osatzen dutenak. Umeen parte hartzea oso inportantea da saio hauetan ipuin kontalariak haurren laguntzarekin kontatzen baititu. Gianni Rodari, Enid Blyton, Sara Cone Bryant idazleen ipuinak dira saio honen protagonistak. Umeek ondo pasatzeaz gain irudimena elikatzeko aukera izango dute ipuin kontalariak ahotsa, gorputza eta zenbait objektu erabiliko dituelako bere helburua lortzeko: barrea eragitea.”
Informazio gehiago, eta saioaren bideoa, Ines Bengoaren webgunean.



