“Deserriak”, larunbatean Eñaut Elorrietaren bakarkako lana Lizarran

Deserria izenarekin estreinatuko da maiatzaren hasieran, Eñaut Elorrieta, Ken Zazpi taldeko kantariaren bakarkako ibilbidea irekitzen duen lehen diskoa.

Inspirazio ugari sortu dituen gai unibertsal eta historiko honetan oinarrituta, Eñaut Elorrietaren berezko konposizioak argitaratuko ditu lan berri honek. Aparteko zigilua eramango duten abesti hauetan, Eñautek, ikuspegi eta hunkidura ezberdinetatik, erbesteratuaren bakardade sentimendua kantu bilakatzen du, beti sustrai bila dabilen gizakumearentzat heldu leku bat eskaintzearren.

Zuzeneko ekitaldiak ere, diskoaren erara, zainduak eta bereziak izango dira, kantuon kalitateaz, ikus-entzulearen barruari hitz eginez, denok, modu batean ala bestean, atzerrian bizi garelako, gure sorlekutik eta bihotzaren gunetik urruti.

Maiatzaren 18an. Los Llanos aisialdi gunean (Golem zinemak), 21.00etan.

deserriak

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena