Asteazken honetan Garesko eta Lizarrako liburutegietara bisita gidatuak egin dira. Eba eta Karmele, bi liburutegiotako liburuzain euskaldunek, haien lana, azpiegiturak eta, nola ez, liburuak erakutsi dizkigute bertaratu garen 50 bat lagunei. Parte hartzaile gehien gehienak euskaltegietako ikasle eta irakasleak zirela probestuz haiei zuzendutako liburuak, euskara ezagutzaren arabera mailakatuak, eskura jarri zaizkie.
Liburuzainen azalpenak bezain atsegina izan dugu jarduera honen antolaketa. Bisiten prestaketan, modu batean edo bestean, Garean euskara elkartea, Beinat Etxepare eta Errobi AEK euskaltegiak, Garesko eta Lizarrako liburuzainak eta Mintzakide elkarlanean aritu baitzaizkigu. Gezurra badirudi ere, jardueraren xumea izanik ere, neurri batean edo bestean honen atzean jende asko mugitu da. Poztekoa. Argazki galeria txikia ikusi nahi izanez gero jarraitu irakurtzen.
Garesko liburutegian, Eba liburuzainaren azalpenak
Lizarrako liburutegian, beheko solairuan Karmele liburuzainarekin
Lizarrako liburutegian, haurren txokoan eta sotoan











