Haur eta gazteentzako euskarazko Udalekuak (dirulaguntzak Lizarran eta Garesen)

Euskarazko udalekuak

Uda iristean ikastetxeetako gelak husten dira, igerilekuak bete, eta familien errutina erabat aldatu ohi da. Errutina horren baitan topatuko ditugu haur (5 – 12 urte) zein gazteentzako (12 – 18 urte) udalekuak. Eskaintza erabat aberatsa dugu, mota guztietako udalekuak topa baititzakegu.

Gehientsuenetan haur edo gaztea astebetez edo bi astez aritzen da, batzuetan udaleku tematikoetan: baratze eskola, abentura, kirol ezberdinak, bertso eskola… baina badira ere Familia barnetegiak. Bertan familia osoa edo, bederen, gurasoetako bat eta seme-alabaren bat aritzen dira euskara ikasten eta haien hizkuntza-harremanean eragiten.

Udaleku eskaintza aberatsa:

Lehen Hezkuntzarako euskarazko udalekuen eskaintza.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako euskarazko udalekuen eskaintza.

Amaitzeko, bai Garesko udalak zein Lizarrakoak dirulaguntzak eskaintzen dizkio familiari euskarazko udalekuetan parte hartzeagatik. Dirulaguntza deialdia uda hasieran atera ohi da, baina eskabideak eta bestelako agiriak irailean aurkeztu behar dira, behin udalekuak amaituta. Adibide gisa, hemen 2014ko Garesko deialdia.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena