Euslandia, “Unibertso txiki bat”, Lizarran ostegunean

(Euslandia Gipuzkoa Kulturak egindako erreportajean)

Hitzetan eta marrazkietan, Euslandia ikuskizunak antzerkia, musika, pintura, filosofia eta poesia uztartzen ditu. Euskal kultura ardatz hartuta, beste hainbat gai ere harilkatuko ditugu: maitasuna, boterea, politika eta esperantza, kasurako. Zoriak ere badu zeresanik, publikoaren parte-hartzeak ordenatzen baitu gidoia.

Gidoia galderetan oinarrituta dago. Zenbait ikus-entzulek txistera batetik galdera bana aterako dute, eta Miriam Lukik galdera horiei erantzungo die, poemak errezitatuz eta ipuinak kontatuz. Bien bitartean, Concetta Probanzak zuzenean marraztuko du, eta marrazki horiek proiektore bidez pantaila batean ikusiko dira Galdera bakoitzari abesti bat dagokio.

euslandia kartela

Aurreko artikuluaThe Pub Ibiltaria Lizarran Kantuzekin, larunbatean 20:00etan
Hurrengo artikuluaGaur Garesen hitzaldia: Drogak eskura izanik ere, arazorik gabe bizitzen