Gareanen egitasmo berria, Kantuz Txiki: haurrei begirako euskal kantak eta dantza uztarketa

Gareanek egitasmo berria jarriko du martxan larunbata honetan: Kantuz Txiki. Bertan, haurrei begirako euskal kantak eta dantza uztartuko dira giro ederra sortuz.

Lizarran Kantuz-en abaroan ernatua, guraso izan ditu abesteko gogoa eta haurren beharrak. Haurdunaldi goxoa izan eta gero (kumeak lehen ostikadak eman zizkion amari maiatzeko Garean festan), jaiotzeko gogoz dator Kantuz Txiki: larunbata honetan, urriak 31 dituenean, Baxe Nafarroa kaletik abiatuko da 19:15ean. Eta kanturako nahiarekin geratzen denak, 20:00etan helduen Kantuz izanen du.

Aurreko artikuluaEuskaraz Bizi Nahi dut Euskal Herrian barrena: Iruñea, Lekunberri, Lizarra… eta urrunago!
Hurrengo artikuluaZe bi? “A ze parea” ote? C2, espektatibak