Garean Jai Alai 2019: bideoak eta argazki galeriak

Azken urteotan legez, Gareanek Jai Alai egitaraua antolatu du Lizarrako festetan. Horren aurretik baina, Kotarro aldizkariaren ale berezia argitaratu eta banatzen du, eta ostegunean Jai Bezperako Jolasekin abiatzen ditu kultur ekitaldiak: aurten, hain zuzen ere, Kulki jolas parkean ederki pasa zuten haurrek.

Egun handia baina, larunbata izan genuen, eguerdian Lizarran Kantuz jendetsua karriketan barrena eta ondoko kantu-bazkarian; arratsaldean Ind-Jones haur festa txosnagunean eta, aldi berean, VIII. Irrintzi Txapelketa Santiago plazan.

Igandean egun lasaiagoa izan zen, eta Bota Peñak eta bertso eskolak antolaturiko bertso-bermutaren aurretik bermuta hartu genuen Gareankideok. Eta, azkenik, astelehenean Eriz Magoa izan genuen Santiago plazan.

Aurten baina, ostegunean kexu agertu zen Garean: zergatik mugiarazi dituzte Jai Bezperako Jolasak Los Llanosera? Are gehiago, esplizituki ahoz zein idatziz eskatu zaionean Udalari ez mugitzeko? Gareanek ez du erantzunik jaso. Hemen irakurri dezakezu Garean oharra.

Hemen 2019ko Garean Jai Alai argazki galeria:

Hemen VIII. Irrintzi txapelketako argazki galeria:

Hemen aurtengo irrintzilari txapeldunaren ohorezko oihua

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena