Larunbatean Ruper Ordorika Arandigoienen

Datorren larunbatean, iluntzeko 21:00etan Arandigoiengo pilotalekuan, aire zabalean kontzertu bikain bezain xamurra: Ruper Ordorika bakarlari. Deierriko udalaren eskutik eta kontzejuaren laguntzarekin, sarrera doakoa izanen da eta 100 aulki pasa kokatuko dira bertan.

Ruper Ordorika euskal kantagintzak eman duen bakarlaririk enblematiko eta gorenetakoa da. 80ko hamarkadan Pott literatur taldean ibili zen, eta musika arloan herri kantaren tradizioa eta rock egilearen nortasuna batu ditu, bere erara. 1980. urtetik hona Euskal Herriko zein New Yorkeko musikariekin disko sorta bat grabatzeaz gain, Hiru Truku taldea sortu zuen Joseba Tapia eta Bixente Martinez (Izukaitz, Oskorri) musikariekin, herri kantutegia berritzeko.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena