Prentsaurrea Lizarran euskalduntze kanpaina aurkezteko

Irailak 10 zituenean, astearte arratsaldean, AEK euskaltegiek helduen euskalduntzerako kanpaina aurkeztu zuten San Martin plazan. Bertan izan ziren, besteak beste, Lizarra, Gares, Deierri, Mañeru, Irantzu Mankomunitateko… ordezkariak, ikasleak eta hainbat herritar ere.

Euskaltegiek aukera probestu zuten datozen egunotako agenda estua azaltzeko. Honela, irailaren 11n euskara gehiago hitz egiteko helburuarekin, beldurrak eta emozioak lantzeko tailerra, ondoren 17, 18 eta 19an mikro-ikastaroak Deierrin eta Deikaztelun, irailaren 24an ordu bat doan Lizarran (hainbat ordutegi eta bi maila), Andosilla, Lerin eta Lodosan (maila eta ordutegia herrika aldatzen da).

Halaber, gogoratu izan nahi zuten inguruko 12 udalek eta Nafarroako Gobernuak berak dirulaguntzak eskaintzen dizkietela herritarrei euskara ikasteko.

Honela jaso zuen Diario de Noticias egunkariak (hemen online)

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena