Joan den larunbatean Lizarrako Nafarroa Oinez 2020ren aurkezpen publikoa egin zen Los Llanos Kulturagunean. Lizarra Ikastolak heldu den urteko Nafarroa Oinezerako ezarri dituen helburuak aurkeztuko ziren eta, ondotik, edizio honetarako bereziki diseinatutako arropa bildumaren aurkezpen desfilea egin zuten. Bertan aritu ziren modeloak Ikastolako ikasleak eta hiriko hainbat elkartetako ordezkariak izan ziren.
Aretoa beteta Nafarroa Oinezen aurkezpenerako
Argazkiak: Koldo Leoz.