Deialdia, 2014an euskara ikasteko diru-laguntzak emateko Lizarran

Ega Lizarra zeharkatzen
(Wikipediatik hartutako irudia)

Euskara ikasteak dakartzan gastuak partez finantzatzeko diru-laguntzak emateko helburuarekin Lizarrako Udalak 7.000€ko diru poltsa prestatu du. Laguntzak eskatzeko epea irailaren 1etik 30era dugu, biak barne, eta Lizarrako Udaleko Erregistroan egin behar da. Diru-laguntza eskatzeko 16 urtetik goitikoa behar da eta Lizarran erroldatuak gutxienez ere eskaeraren eguna baino urtebete lehenagotik.

Azkenik, aurkeztu beharreko agiriak deialdiko oinarrietan zehazten dira (momentuz ez daude online). Horiek, behar diren gainerako agiriekin batera, interesdunen eskura egonen dira Lizarrako Udaleko Euskara Zerbitzuan.

Aurreko artikuluaEuskaraz ikasteko eskubidearen aldeko CD-a eskuragarri
Hurrengo artikuluaAsteburuan haurrentzako ipuin-kontaketa Ines Bengoarekin; gazte eguna Garesen; eta kontzertua Mikel Markezekin