Udalarekin dituzun harremanak euskaraz nahi al dituzu? Ez dezatela erran ez dela euskara eskatzen, bete dezagun Eskaera Orria eta jasota gera dadila guk nahi dugula. Horretarako, bi aukera dituzue, batetik ostiral honetan, maiatzak 23, 17:00etan Udaletxera joan eta EHE-ko kideekin eskaera bete eta erregistroan sartu edo, bestetik, lizarra@euskalherrianeuskaraz.org helbide elektronikora mezua bidali eta Lizarraldeko EHEko kideek bideratuko dizute materiala.