Euskararen aldeko kanpaina: “Regálales el euskera y llegarán muy lejos. Euskararekin, gora eta gora beti!”

Euskarabideak euskararen aldeko kanpaina abiatu du, urtarrilaren 31ra bitarte. Kanpaina  2021ekoaren jarraipena eta euskara balio positibo, aberasgarri eta etorkizunekoa bezala aurkezten du: “Regálales el euskera y llegarán muy lejos. Euskararekin, gora eta gora beti!”. Lelo nagusiarekin batera, kanpainak Nafarroako 29 udalerritara egokitutako eta pertsonalizatutako bertsioak ekarriko ditu, haurren euskararen ikaskuntza sustatzeko premia gehien duten esparruetan.

Honek, iazko kanpainari jarraipena emateaz gain, udazkeneko Gora Gora Fest ziklo kulturalarekin lotzen da. Horretan haurren antzerkia eta kultura ekitaldiak antolatu ziren Nafarroako geografia osoko 50 herri baino gehiagotan. Besteak beste ipuin kontaketa Lezaunen eta Vianan, itzal tailerra Villatuertan eta Ameskoan, liburutegi ibiltaria Allon, antzerkia Lodosan…

Kontseilariaren hitzetan “Gaur egun, Nafarroako lau gaztetatik batek euskeraz daki. Zentzu horretan, herritar gazteenen artean eginiko hizkuntzaren ikaskuntzaren eta erabileraren sustapena da lan-ildo lehenetsia, Nafarroako bi hizkuntzak menderatuz haztea eta hori ondorengo ikaskuntza linguistikoetarako oinarria izatea errealitate gero eta hedatuago bat izatera heltzeko. Hori da Nafarroak bere bi hizkuntzak mantendu ahal izateko modua, mundura eta nazioarteko esparrura zabalik jarraituz“.

Kanpainak 38.000 euroko komunikazio planarekin indartuko da: karteldegia, prentsa digitala, irrati komertzialak, Tuterako eta Lizarrako markesinak, Iruñako Eskualdeko “villavesa” linea biren errotulazioa, toki aldizkariak eta sare sozialak.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena