Euskaraldiaren hirugarren edizioa 2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra eginen da, hasteko ekitaldi ederra izanen dugu Allotz herrian: Gurerara eta afaria, eta amaitzeko bertso-afaria Lizarran. Ilusioz, arduraz, gogoz eta emozioz ekingo diogu ariketari. Kaleak beteko ditugu berriz ere, euskaraz hitz egitea inoiz baino errazago izan dadin.
Belarriprest eta Ahobizi guztiek eman dezakezue izena Euskaraldian parte hartzeko! Aurreko edizioetan izena eman bazenuen, orain berretsi beharko duzu, batetik erabaki beharko duzu berriro parte hartuko duzun edo ez, eta bestetik oraingo honetan zein rolekin eginen duzun. Eta aurrekoetan ez baduzu parte hartu, izena eman beharko duzu.
Berresteko zein izena emateko lotura: https://izenematea.euskaraldia.eus/