Euskal Herriko bertso txapelketa: 1. faseko azken saioa igandean Lizarran

Datorren igandean, urriaren 9an, Euskal Herriko bertso txapelketako lehenengo faseko azken saioa igandean Los Llanos Kulturagunean. Aurkezlea Amaiur Lujanbio Agirre arituko da eta bertsolari Aitor Bizkarra, Asier Azpiroz, Imanol Uria, Iñigo Mantzizidor ‘Mantxi’, Maialen Akizu eta Unai Gaztelumendi. Saio honetan Gorka Pagonabarraga zen kantatzekoa, baina aldaketa egon da eta Asier Azpirozek kantatuko du. Sarrerak online eskuragarri.

Egin beharreko lanak

  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian.
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian.
  • Banaka, lehen puntua emanda, hiru bertso zortziko txikian.
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian.
  • Ganbarako lana: banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena