Euskarak ederki ematen dizu, “¡aunque no seas de agur!”

Euskarak ongi ematen dizu Lizarran

Helduen euskalduntze kanpaina dela eta, toki administrazioetako euskara zerbitzuek kanpaina bat abiatuta daukate: “¡El euskera te sienta bien! Euskarak ederki ematen dizu!“. Lizarrako Udalak ere parte hartzen du, horrela 25 bat kartel eta 2.000 inguru esku orri jaso ditu udaletxean. Materiala bai, baina tamalez honen difusiorako biderik ez dute ematen tokiko agintariek. Hortaz, euskara teknikariak euskara elkartearekin batera esku orriak autoetan banatzea erabaki zuten, materiala kalera irits zedin.

Asteazkena da. Eta hara non, esku orriak ipintzen, honakoa suertatu zitzaigun:

Txaleta baten balkoian zegoela, emakume edadetu bat autoetan propaganda edo jartzen ari ginela ohartu zen eta jakin mina piztu zitzaion. Orduan, balkoitik eta ozen, honako elkarrizketa laburra izan genuen:

-¡eh, mozos! ¿Qué estais repartiendo?

-Nada, unas hojas informativas para animar a la gente a aprender euskera. ¿Quiere que le deje una en el buzón para echarle un vistazo?

-¡ah! ¡No, que yo no soy vasca!

-¿ah?, bueno, pues nada, nada, ¡ale pues, agur!

-¡No, que tampoco soy de agur!

– …

– Bueno, pues nada ¡allez!

Amona honi euskarak ere ederki emanen dio… baina badaezpada hobe oso ozen ez erratea!

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena