Gure eskualdean, euskara ikasteko biderik errazena Lizarran, Garesen eta Lodosan haien egoitza duten AEK euskaltegiak dira. Mezu honetan dituzue Lizarrako euskaltegiak bidalitako eskutitza eta Izarbeibarkoak ekoitzitako bi bideoak bertako ikasleen testigantzak jasotzen. Ederrak!
Lizarrako euskaltegitik jasotako eskutitza:
Kaixo lagunok!
Iraila iritsi da eta eguraldi onarekin batera datorren udazkena antolatzeko garaia, asmo berrien aroa alegia. Aurtengo udazkenean erretzeari utziko diot, alboka ikasten hasiko naiz, euskal dantzak, … Hamaika kontu izaten ditugu buruan.
Euskaraz bizi nahi dugunontzat beste bat gehitzen zaigu “Oraingoan bai, euskarari astindu bat emango diot. Euskaraz badakit, baina freskatu beharra daukat, bestela ez naiz inoiz hitz egiten hasiko…” edota “Nire bikoteak euskara ikasi behar du, bestela gure haurrek ez dute inoiz lortuko euskaraz bizitzea, guk egiten ez badugu nola eskatu haiei egitea?”ala “Koadrilan ez dugu inoiz lortuko Whats App taldean euskaraz idaztea. Pare bat daude ez dutenak ulertzen eta gaizki sentitzen naiz euskaraz idazten badut, gaztelaniaz egiteak ere kontraesanak sortzen dizkit, beraz…”
Bai, zenbat buruhauste izan behar ditugun euskaldunok! Eta ez al da errazagoa denek euskara ulertzeko maila izatea? Horrela ez dira estres hauek gure buruan ibiliko eta lasaiago bizitzeko aukera izanen dugu, ziur. Baina, zer egin dezaket horretarako AEKra hurbildu eta jauzia eman!
Anima zaitez zu eta anima ezazu zure bikotea, seme-alaba, bizilaguna, elkartekidea, lankidea, kirol kidea, … Eta laster euskaraz bizi nahi dugunok lortuko dugu gure helburua, ez baitute aitzakiarik izango.
Ez zara damutuko!
Ikasleen elkarrizketak Izarbeibarko AEK euskaltegian (1)
Ikasleen elkarrizketak Izarbeibarko AEK euskaltegian (2)



