#EuskaraCercaHurbil, haur eskolen aurrematrikula kanpaina. Lizarran, Ikastola eta Arieta

Iruñerriko euskalgintzak kanpaina abiatua du haur eskolen aurrematrikulazio garaian (martxoaren 1etik 16ra). Horren haritik, Nafarroan enegarren polemika haizatu dute Iruñean 2 haur eskola berritan zabaldu delako euskaraz ikasteko aukera, gaur egun 17 haur eskolatik lautan eska daiteke euskara, eta ospatu beharra dugu orain arte bi besterik ez zirelako.

Euskaraz matrikula daitezkeen haur eskolen berri emateko eta jendea euskaraz matrikulatzera animatzeko hiru jardueren berri eman du Iruñerriko euskalgintzak. Bata, albiste honen hasieran ikus dezakezuen spot dibertigarria (hemen bideoaren gaztelaniazko bertsioa); bigarrena, ostiral honetan, otsailaren 26an, Azuelo enparantzan eginen den jaia; eta, hirugarrena, boluntarioek informazio guneak antolatuko dituzte aurreneko aldiz haurra matrikulatzen duten gurasoak informatzeko.

Lizarran esatea bi aukera ditugula haur eskola euskaraz nahi badugu: Lizarra Ikastola eta Arieta Udal haur eskola.

Haur eskolen jaia Iruñean

Eta hemen, Ahotsa.info-ren eskutik, Iruñeako familia baten gorabeherak txikia haur eskolan euskaraz matrikulatu ahal izateko:

Aurreko artikuluaBehin behineko D ereduko aurrematrikulazioa Estellerrian
Hurrengo artikuluaErrigoraren kanpaina berria: Olio birjina estra. Lizarran euskaltegian eta ikastolan