“Euskara Plazara” Villatuertan – haur jarduerak, herri bazkaria, bertso eta kantua…

Euskara Plazara kartela

Datorren urriaren 23an Euskara Plazara jaia ospatuko da Villatuertan. Irantzu Mankomunitateak euskara zerbitzua berreskuratu berri du (2011ko abenduan erabaki zuten udalek kentzea), eta hori ospatzeko egitarau xumea antolatu dute.

10:00etan Irriherri elkartearen bilera. Bertan jorratuko da, batetik, kide berriei Elkartearen bilakaera azaldu; euskara teknikariaren aurkezpena; eta hasi berri den ikasturterako ildoa definitzen hasiko da. Bilera irekia izanen da.

12:30ean Oskar Estangak haur ikuskizun dantzagarria, bertsoz eta kantuz josia, eta erabat parte hartzailea eskainiko digu. Kiroldegiko erabilera anitzeko gelan.

14:30ean herri bazkaria, erabilera anitzeko gelan ere. Txartelak urriaren 18ra arte eskuragarria hainbat lekutan (ikusi kartela), menu arrunta 15€ urriaren 18ra arte, hortik aurrera 18€; eta haur menua 6€. Bazkalostean bertso eta kantua Aimar Karrika eta Oskar Estangarekin. Bitartean, frontoian haurrentzako puzgarriak.

Aste osoan Euskara Zerbitzuaren erakusketa txikia kiroldegian.

Aurreko artikuluaMintzakide abian: Lizarra, Izarbeibar eta Irantzu: “Konturatzerako euskaraz!”
Hurrengo artikuluaNafarroa Oinezera busak: Lizarra, Gares, Obanos, Mendigorria, Irantzu (Abartzuza, Deierri, Jaitz, Lezaun, Gesalatz, Villatuerta eta Oteitza)