“Euskara Plazara” Villatuerta, bertso-kantu bazkariko txartelak salgai

Bertso-bazkaria

Datorren urriaren 23an Euskara Plazara jaia ospatuko da Villatuertan. Irantzu Mankomunitateak euskara zerbitzua berreskuratu berri du (2011ko abenduan erabaki zuten udalek kentzea), eta hori ospatzeko egitarau xumea antolatu dute. Joan den asteko albistea bi informazio berrirekin osatzen dugu gaur. Batetik, bertso/kantu-bazkariko txartelen salmenta urriaren 20-21era arte atzeratzen dela (ostegun-ostiral) eta, bestetik, hemen salmenta puntuak:

Villatuerta: Udaletxea
Lezaun: Eskola eta Goreti
Jaitz eta Gesalatz: El Granero taberna Jaitzen
Oteitza: Jubilatu kluba eta La Union elkartea
Abartzuza: Jubilatuen taberna
Deierri: Euskara Zerbitzua (Udaletxean, Aritzalan)

Egitaraua

Egitaraua, urriak 23 igandea:

10:00etan Irriherri elkartearen bilera. Bertan jorratuko da, batetik, kide berriei Elkartearen bilakaera azaldu; euskara teknikariaren aurkezpena; eta hasi berri den ikasturterako ildoa definitzen hasiko da. Bilera irekia izanen da.

12:30ean Oskar Estangak haur ikuskizun dantzagarria, bertsoz eta kantuz josia, eta erabat parte hartzailea eskainiko digu. Kiroldegiko erabilera anitzeko gelan.

14:30ean herri bazkaria, erabilera anitzeko gelan ere. Txartelak urriaren 20-21era arte eskuragarria hainbat lekutan (ikusi kartela), menu arrunta 15€ urriaren 18ra arte, hortik aurrera 18€; eta haur menua 6€. Bazkalostean bertso eta kantua Aimar Karrika eta Oskar Estangarekin. Bitartean, frontoian haurrentzako puzgarriak.

Aste osoan Euskara Zerbitzuaren erakusketa txikia kiroldegian.

1 IRUZKIN

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena