“Desentxufatuak” umorezko antzezlana ostiralean Lizarran

Desentxufatuak kartela

DESENTXUFATUAK”, “Euskera Sencilloaren Manifiestoa” eta “Larruaizetara” antzezlanen eszenarik onenekin osatua dago. Artifizio handirik gabe agertu nahi dugu publiko aurrean, aurreko ikuskizunen eszenarik arrakastatsuenetaz baliatuz, kalitatea kontzentratua eskaintzeko. Ez Dok Hiru-ren funtsa “unplugged” (desentxufatuak).

Ostirala, 2016ko urriaren 14an, 21:00etan
Lizarrako Llanos Kultur Gunean
TARTEAN TEATROA: DESENTXUFATUAK
Sarreraren prezioa: 5 €

Desentxufatuak
Laburpena:

Bi euskara ikasle, “munduko euskaldunberririk zaharrenak”, berrogei urte daramate euskaltegian eta oraindik… Publiko artera agertzen dira euren frustrazio, desio eta kexak adierazteko. Maitasun istoriorik ederrenetan bezala, euskera maite dute eta gorroto. Gorroto dutelako maite dute; maite dutelako, gorroto.

“Desentxufatuak” katarsi ariketa bat da. Euskara ikasleentzat bada, jakina, euren isla (deformatua) ikusten dutelako eszenatokian. Baina euskera ikasle ez direnentzat ere. Euskaldun guztion isla ere badirelako bi pertsonaiok. Euskaldunok ditugun desio, kexa eta obsesio berberak dituztelako. Eta obsesioetan, bi nagusi: euskera bera eta… bai, sexua, jakina!

Desentxufatuak argazkiaDesentxufatuak argazkia 2

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena