Euskara etorkizuna da, festa da, musika da… Eman like euskarari!

Nafarroako toki entitateetako euskara zerbitzuak, Euskarabidea, AEK, IKA, Bai&Bai eta Hizkuntza Eskolak elkarlanean aritu dira aurtengo helduen euskalduntze kanpaina prestatzen: Eman like euskarari!

Euskara musika da, etorkizuna da, festa da… batetik “euskal kulturaz eta giza eta lan harremanetaz gozatzeko dauden aukerak” eta, bestetik, “bai euskaltegiek eta bai euskal hiztun eremuek eskaintzen duten laguntza edozein ikaslek bere ikasketak arrakastaz amai ditzan“. Gainera, kanpainaren antolatzaileek nabarmendu dute iaz %7,5eko igoera eman zela euskara ikasten ari diren helduen kopuruan, ia 6.000 ikasle izan arte.

Euskara etorkizuna da

Gure eskualdean baditugu hainbat aukera euskara ikasteko, nagusiak: AEK euskaltegiak (Lizarra, Gares eta Lodosa) eta Hizkuntza Eskola (Lizarra). Gainera, aurten inoiz baino diru laguntza handiagoa izanen da euskara ikasteko, batetik Nafarroako Gobernuak iragarri duelako “aurtengo berrikuntza da, Euskarabideak, Nafarroako Gobernuak eskainiko dituen diru-laguntzak aurkeztu dituela” eta, bestetik, gure eskualdean udal gehiagok eskainiko dituztelako laguntzak: Iazko Lizarra, Gares, Deierri, Mendigorria, Abartzuza, Gesalatz, Zirauki, Biurrun-Olkotz, Villatuerta… eta, irailean zehar, Lezaun ere espero da.

Zure herria ez badago zerrendan, badaezpada galdetu zure udalean, baliteke dirulaguntza ematea eta zerrendan ez egotea. Eta, hala ez bada ere, egin eskaera udalari! Nork daki, interesa adieraziz gero baliteke eskaintzea!

Euskara festa da
Euskara musika da

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena