2013ko Maria Maeztu literatur sariak Azkonako Itziar Beasain Ingunza (euskaraz) eta Bartzelonako Julia Rosa Tuñon Vazquez-entzat (gaztelaniaz) izan dira. Euskaraz 5 idazlan aurkeztu ziren eta gaztelaniaz 11. Saritutako euskarazko lana Doministikum Mesias izan da. Sariak Lizarrako Fray Diego Kultur Etxean banatu ziren eta sariketa Lizarrako Emakumeen Batzarrak antolatu zuen, Lizarrako Udalaren Emakume eta Berdintasuna batzordearen laguntzaz.




